XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITE - Ausikika bai ausikika! Zortzi egun hartan jatekoa ez balu bezala! Arrunt basa. Eta Ricard usain batekin... Trenputxartzekoa... Ez nekinan zer egin, ez nekinan, eta horra non bi minuturen buruko erraten didan autora segitu nahi nuenez. Autora segitu nahi nuenez! Nik ezetz, ezetz. Orduan, klak, han utzi nain, dantzarien erdian bakarrik, eta beste neska baten gomitatzera joan dun gosturik hoberenean... Trantsitua nindunan, trantsitua!

KATTALIN - Perpignanekoa bai. Robert. Zer dantzaria! Loria zunan harekin edozein dantzaren ematea... Eta eleketaria!... Ezin isildua! Eta jakin ezan intelijenta zela gero! Jo Dassin eta Ringoren kantu guztiak gogoz ba zezkinan! Eta besteenak ere franko plantan. Harekin bederen mintza ahal zitekenan...

KATTALIN - Zer zioten? MIRENTXU - Zer zioten? Gauza pollitak segur! Batak zionan: Johan zaion no, astoari xokoleta! eta besteak segituz: Gure alaba balitz segurik, guk mahastian ezar genezaken, mamu gisa, xorien iziarazteko!...

KATTALIN eta MAITE - Atso tzarrak! MIRENTXU - Zer uste dute ala, berak itsusiak direlako guk ere itsusi behar dugula izan? Tronpatzen ditun! KATTALIN - Eta ez guti! (Geldi).

MAITE - Eni, berriz, ba dakizue joan den igandean zer gertatu zaidan? MIRENTXU - Zer ote?

MAITE - Balean nindunan... Hiruzpalau gomita errefusatuak. Azkenean bat jin zaidan. Itxuraz ez hain gaizki. Egia errateko mutiko ederra. Baina dantzan hasi orduko ezpainetan ausikika hasi zaidan...

KATTALIN - Ausikika?

MIRENTXU - Mutiko horiek gure sendimenduez ontsa futitzen ditun... Beren plazera baizik ez dine txerkatzen.

KATTALIN - Nik bakantza denboran ezagutu nuena segurik arras goxoa eta fina zunan.

MAITE - Zein? Perpignaneko hura?

MAITE - Beti Perpignanen dago? KATTALIN - Ez. Ez. Orain Parisera joana dun.